Oñatin geratu dira Gipuzkoako txapelak

Miren Arregi Amasorrain 2021ko abe. 18a, 11:09

Debagoiendarren arteko lehia izan zen atzo iluntzean Oñatiko Zubikoan, Gipuzkoako txapelketako finala Bergarako eta Oñatiko pilotarien artean erabaki zutelako. Eta, etxeko zaleen aurrean ondo jardunda Maddalen Etxegaraik eta Uxue Osesek irabazi zuten finala, Maddi Barrocali eta Arrate Bergarari 22-9 irabazita.

Debagoienean maila onenean –Galeano ahizpa antzuolarren baimenarekin– dabiltzan pilotarien arteko lehia izan zen atzo Oñatin. Harmailetan jende dezente batu zen Oñatiren eta Bergararen arteko finala bertatik bertara jarraitzeko, izan ere, herri bietako ordezkariak izan ziren kantxan. Frontoian, baina, Etxegarai eta Oses hobeto ibili ziren, hasieratik, gainera. Abantaila hartu zuten markagailuan, eta une baten bergararrek aldea txikitu bazuten ere, Barrocal eta Bergara ez ziren ohiko mailan ibili. Partidu amaieran aitortu zuten ez zirela batere gustora geratu egindakoaz, Barrocal bera eskuetatik oso justu iritsi zen finalera, eta egindako torneoaz bai, gustora, baina azken partiduan erakutsitako mailarekin ez ziren pozik. 

Irabazleek, berriz, partidu borobila egin zuten. Etxegaraik eta Osesek bazekiten eustea zela gakoa, kontrarioaren akatsa bilatzea, eta pazientziarekin, eurek seguru jokatzea. Halaxe egin zuten, jokoa atzeko koadroetara eraman zuten, eta aurrean Barrocal ez zen bestetan moduko erabakigarria izan (22-9). Hala, aurreikusi baino erraztasun handiagoarekin jantzi zuten oñatiarrek txapela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak