Auto-ilara luzeak, Munazategiko biribilguneko obren ondorioz

Jon Irizar Aranguren 2021eko abenduaren 16a

Goienak astelehenean iragarri bezala, asteartetik aurrera Munazategiko biribilgunea egokitzen eta lanak amaitzen ari dira beharginak. Goizean goizetik auto-ilara luzeak sortu dira bi noranzkoetan, errei bakarretik eta txandaka ari baitira bidea ematen ibilgailuei. Segurtasun Sailak Goienari adierazi dionez, 20:00ak bueltan arinduko da trafikoa, ordu horretarako baitute aurreikusita beharginek gaurko lanak amaitzea eta ondorioz, bi erreiak irekitzea.

19:00ak bueltan ateratako argazkietan ikusi daitekeenez, luzeak dira uneotan geldi dauden ibilgailuen ilarak; Herrerako biribilgunetik behera, herri barruraino ere iritsi dira zenbait unetan. Hainbat herritarrek Goienari adierazi diotenez, "ordubetetik gora" behar izan dute herritik San Prudentzio aldera iristeko. Kontrako noranzkoan, aldiz, laburragoak izaten ari omen dira itxaronaldiak, Zubilagako saihesbideraino ilarak dauden arren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak