Oraingoz ez dute aurtengo edizioa bertan behera utzi, atzeratu egin dute. Arrasate Atletikok abenduaren 19an antolatu behar zuen Kuadrilen arteko Santamas krosa, baina pandemiaren datuak okerrera doazela eta, oraingoz hitzordua atzeratu egingo dute: "Arrasaten egoera zein den kontuan izan dugu erabakia hartzeko, espero dezagun eper laburrean lasterketa antolatzeko moduan egongo garela", adierazi dute.