Mondrak irabazi du derbia (1-3)

Jagoba Domingo 2021ko abe. 12a, 19:26
Zaitegi derbiaren une batean.

15 minututan buelta eman dio markagailuari Mondrak, eta 1-3 irabazi du derbia. Lehenengo zatian aretxabaletarrak hobeto ibili dira zelaian, baloia erdialdean kontrolatuz; Zaitegiren golari esker 1 eta hutsekoarekin  joan dira aldageletara.

 

Erdiraketa bat ederto kontrolatu du bularrarekin eta buelta erdian gola egin du Zaitegik. Atsedenaldira nagusitasun sentsazioarekin joan dira aretxabaletarrak baina bigarren zatiak kolore zuri-morea izan du. Arrasatearrak indartsu zelairatu dira, eta ordu laurdenean buelta eman diote markagailuari, Iñigo Arizmendiarrieta, Iker Perez eta Josu Arizmendiarrietaren golei esker.

Bi hegaletatik min handia egin diete UDAkoei eta 1 eta 3koarekin partidua erabakita egon zitekeen arren, UDAk azken minutura arte borrokatu du. Hala ere, arrasatearrek ondo eutsi diote emaitzari eta derbia eurentzat izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak