Ondo izerditutako derbiaren bi puntuak Fagor Industrialendako (22-24)

Maider Arregi 2021ko abe. 11a, 18:09

Bi puntu garrantzitsu eskuratu dituzte gaurko Iturripeko derbian Aitor Biainen mutilek. Talde gaztea bezain eskarmentuduna da Fagor Industrial, baina partidu oso parekatua eta intentsua jokatu du Mugarri Ingou talde gaztearen aurka (22-24). Hasieratik amaiera arte berdindutako partidua izan da.

Partidu estua izan da, azken segundora arte ez dena erabakita geratu. "Oñatin jokatutako partidua ere oso lehiatua izan zen. Badakigu Arrasateko taldea gaztea dela, baina garapena duten jokalari oso onak dituela. Bi puntu lortu ditugu gaur, eta pozik gaude", adierazi du Aitor Biain entrenatzaile oñatiarrak.

Bigarren zatira markagailua Mugarri Ingouren alde iritsi da (13-12). Partidua detaile txikitan irabazi dutela aitortu du Biainek: "Atezainak eta zigorrak izan dira gakoak. Bi ekipoetako atezainek sekulako partidua egin dutela deritzot.  Guk baloiaz gehiago asmatu dugu eta hor egon da azken uneko aldea".

Datorren astera begira partidu garrantzitsua du, ordea, Fagor Industrialek. "Ez dugu itsutu gura, baina aukera polita daukagu orain etxeko lanak ondo eginez gero, goragoko faserako txartela eskuratzeko. Era berean, horrek iraunkortasuna bermatuko liguke. Azken partiduan erabakiko da dena". 

Azken bost minututan galdu du derbia, aldiz, Mugarri Ingouk. "Partidu berdindua eta polita izan da; eta ez  'esperotako' partidu desorekatua", adierazi du taldeko Ane Herrero bigarren entrenatzaileak. "Azkarra eta oso fisikoa izan da. Partidu hauek jokatzen jakin egin behar dira, eta gaurkoan arrasatearrok demostratu dugu maila honetan jokatu dezakegula. Azken aldian gainera, zortea ez dago gure alde eta partidu parekatuetan epailearen erabakia ez dago gure alde. Gaurkoan Aloñak irabazi bai, baina kostata".

 

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak