

Eguen eta egubakoitz goizaldeko euriteen ostean, Deba ibaia hazita doa Elorregin. 8:45ak bueltan hartutako irudiotan ikusi daitekeenez, Arrasate, Bergara eta Oñati lotzen dituen bidegorri zatia itxita dago uragatik, baina trafikoan ez da arazorik izan. Euskalmetek emandako datuen arabera, 65,1 l/m² ur bota zituen atzo metereologia agentziak San Prudentzion duen estazioan; gaur goizeko 9:30erako 30 l/m² zeuden pilatuta.


Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.