Urtarrilaren 8an irekiko dute Antzuolako Zortzi Milietan parte hartzeko izen-ematea

Hasier Larrea 2021ko abe. 11a, 14:26

Aurten 300 lasterkarik parte hartu ahalko dute. Inskripzioa www.kirolprobak.com webgunearen bidez egingo da, eta otsailaren 18ra arte egongo da apuntatzeko aukera. Antzuolarrendako, aldiz, 10 dortsal zozketatuko dira abenduaren 26an eta jada izena eman dezakete zozketan parte hartzeko.

2021ekoa osasun larrialdiagatik bertan behera laga ostean, 2022ko otsailaren 20an izango da, pandemiaren bilakaerak hala uzten badu, Antzuolako Zortzi Milien hurrengo hitzordua. Bederatzigarren aldia izango da, eta, ohi bezala, 13,83 kilometroko ibilbidea eta 836 metroko desnibel positiboa izango du. Herriko Plazan hasi, Irimora igo, Trekutzetik igaro eta hasitako tokian amaituko da A8M taldeak eta Antzuolako Udalak antolatzen duten lehia.

Izen-ematea urtarrilaren 8an, kirolprobak.com-en 09:00etan zabalduko da. Aurreko urteetan bezala, herritarren parte-hartzea bultzatzeko asmoz, doako 10 izen-emate zozketatuko dira antzuolarren artean izen emate ofiziala ireki aurretik. Bertan parte hartzeko, izen-abizenekin eta kontakturako telefono zenbaki batekin mezua bidali beharko da: antzuolako8m@gmail.com helbidera Abenduaren 25a baino lehen.

Zozketa abenduaren 26an egingo da San Esteban kroseko sari banaketan. Irabazleak telefonoz zein www.facebook.com/antzuolako8m/ webgunearen bidez jakinaraziko dira.

Egitaraua:

  • 10.30: A8M Helduen Mendi Lasterketako Irteera. 16-17 urteko gazteek parte hartzeko gurasoen baimena sinatuta bidali behar dute antzuolako8m@gmail.com helbidera.
  • 11.00: A8M Minimotoen lasterketa (txikienentzako). Plastikozko motortxoa eta kaskoa parte-hartzaileek ekarri beharko dute eta sinatutako gurasoen baimenak bertan jasoko dira. Froga bakoitzaren ostean hamaiketakoa egongo da guztiendako koronabirusaren arauak baimentzen badute (lasterkari, ume zein ikusleentzat ere)
  • 13.00ak inguruan, sari banaketa. Honekin batera, adierazi nahi genuke lasterketa aurretik eta baita egunean bertan ere aurreko urtean bezalaxe lan ezberdinetarako bolondresak behar ditugula. Denetariko lanak izango dira baina ez konplikatuak (bidea markatu, kruzeak egin, horniduretan egon eta abar) eta korrika egiteko asmorik ez baduzue esker onez hartuko genuke zuen bultzadatxoa. Laguntzeko prest daudenak bidali emaila bat izen-abizenekin antzuolako8m@gmail.com helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak