Gaur jokatuko dute Bergarak eta Leintz Arizmendik atzeratutako derbia

Xabier Urtzelai 2021eko abenduaren 8a

Covid-19 kasu bat tarteko duela hamar egun Bergarak eta Leintz Arizmendik jokatu beharreko derbia atzeratu egin behar izan zuten, eta atzeratutako norgehiagoka hori gaur, hilak 8 (19:30, Ipintza) jokatuko dute Bergaran.

Aste berezia izango da Bergarako eta Leintz Arizmendiko neskendako, normalean baino lan handiagoa izango dute. Izan ere, bergararrek Eibarkoen bisita izango dute zapatuan etxean (16:00), eta ia ordu berean (15:30) jokatuko dute Leintz Arizmendikoek Zumaian. Baina, asteburura begira jarri aurretik hitzordu garrantzitsua dute gaur, hilak 8, Ipintzan. Izan ere, 11. jardunaldian atzeratu behar izan zuten partidua jokatuko dute gaur. Hamargarren postuan dauden bergararrek (13 puntu) zazpigarren dauden (19 puntu) Leintz Arizmendikoak izango dituzte aurrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak