Arrasateko mutilek aukera askoko partidua izan dute; baina, partidua irabazi nahi bada aukerak sartu egin behar dira. Gaurkoan, etxeko taldeak ez du zorterik izan aurrealdean eta ezin izan dute baloia sareetan sartu. Hala, husnako berdinketarekin konformatu behar izan dute.
Lehenengo zatian taldea ondo kokatuta irten da zelaira, eta bai atzealdean eta baita aurrealdean ere ondo ibili dira Matiasen mutilak: "Lehenengo zatian defentsa lan hobea egin dugu bigarrenean baino".
Hiru penalti eskatu dute
Lehenengo zatian penaltia eskatu dute etxeko jokalariek. "Atzetik falta egin digute, eta penalti argia izan da. Epaileak falta adierazi du, baina ez zaio iruditu penaltia izatekoa bestekoa izan denik. Falta baldin bada penalti da", azaldu du entrenatzaileak.
Bigarren zatian antzerako beste jokaldi baten ere penaltia eskatu dute etxekoek, eta partidua amaitzeko minutu gutxi falta zirenean ustezko eskua eskatu dute: "Azken hori ez da hain garbia izan; lehenengo zatiko penalti argia ez badu adierazi, hain argia izan ez den hori nola adieraziko du ba!".
Azken minutuak urduritasun handikoak izan dira. Mondrak hainbat jokalditan izan du gola egiteko aukera, batez ere Iker Sanchezen eskutik: "Jokalari beteranoa da eta normalean ez ditu horrelakoak huts egiten".
Gizonezkoen erregional ohorezko maila
Beste emaitzak:
Aloña Mendi 5- 0 Mutriku
Eibar 1- 0 Bergara
Zarautz 2- 2 UDA
Emakumezkoen ohorezko erregionala
Beste emaitzak:
Leintz Arizmendi 2- 1 Tolosa
Bergara –atsedena–.
Gizonezkoen gorengo maila
Antzuola 1- 2 Urki