Nazioarteko akordeoi txapelketa eta Gipuzkoakoa jokatu dira gaur; bihar Gipuzkoako jaialdiaren txanda izango da

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko abe. 4a, 19:50

Mundu mailako akordeoilari onenak dira egunotan Arrasaten; izan ere, gaur eman diote hasiera Arrasate Hiria Nazioarteko txapelketari, eta baita ere Gipuzkoa Lehiaketari. Amaia antzokian izan dira emanaldiak goiz eta arratsaldez.

Goizean nazioarteko txapelketako kanporaketa fasea jokatu da, 09:00ak eta 15:00ak artean. Punta-puntako sei soinu-jole aritu dira. Bihar atseden hartuko dute, eta astelehenean jokatuko dute azken fasea. Amaia antzokian izango da, 08:30ean hasita. Sari banaketa 20:00etarako dago aurreikusita.

 

Sona handiko nazioarteko txapelketarekin batera jokatu da gaur, baina arratsaldez senior mailako Gipuzkoako lehiaketa. 28 lagun aritu dira bertan eta hauek ere atseden hartuko dute bihar eta astelehenean jokatuko dute azken fasea. Bideoan ikus daitezke lehiakideetako batzuk gaur arratsaldeko emanaldian.

 

Bihar, Gipuzkoako jaialdia

 

Biharko egunean Gipuzkoako musikari gazteen txanda izango da. 09:15ean hasita jokatuko baita Gipuzkoako jaialdia. Amaia antzokian, Kulturaten eta Arizmendi ikastolan izango dira saioak 15:00ak bitartean. Sari banaketa Amaia antzokian izango da, 19:00etan.

 

Hauspoz elkarteak antolatu du Arrasateko Akordeoi Lehiaketa. Pandemia kontuak tarteko iaz ezin izan zen antolatu. Aurten, beraz, gogotsu ekin diote lanari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak