Etxean indartsu dagoen MUk Venta de Baños hartuko du etzi

Xabier Urtzelai 2021ko abe. 3a, 16:31

Balanzategi, saskiratzea egiten.

Etxetik kanpora jokatutako azken bi jardunaldietan galdu eta gero –Nissan Grupo de Santiago (101-88) eta LBC Cocinas.com (98-65) taldeen kontra–, Mondragon Unibertsitateak garaipena behar du aurrealdeko postuen lehian jarraitu ahal izateko.

Etxean indartsu daude Eneko Mataren mutilak, partidu bakarra galdu dute; izan ere, Easoren kontra lehenengo jardunaldian izandako porrota (79-86) istripua baino ez zen izan. Kontrarioa, Benta de Baños, etxean irabaztetik dator, baina ez da ligako talde indartsuena, ezta gutxiago ere. Iturripen neurtuko dituzte indarrak, domekan (18:30).

Emakumezkoek, atsedena

Emakumezkoen bigarren mailan, aurreko zortzi jardunaldiak irabazi eta gero, Mondragon Unibertsitateko neskek ligako lehenengo partidua galdu zuten joan den domekan (69-79). Halako porrotak ahazteko lehenbailehen jokatzea izaten da onena, baina astebetez atseden hartu beharko dute, oraingo asteburuan zubia dute eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak