Aita Menni saritu dute gaixotasun mentala duten pertsonenganako estigmaren aurkako laburmetrai lehiaketan

Jon Irizar Aranguren 2021ko abe. 3a, 16:07

Aita Menniko langileak, Argia Fundazioaren saria jaso berritan. (Argazkia: Aita Menni)

Getxoko Argia Fundazioak antolatuta, Aita Mennik irabazi du gaixotasun mentala duten pertsonenganako estigmaren aurkako Dokumentala deituriko bigarren laburmetrai lehiaketa. Aurkeztu diren 115 lanen artean, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio graduko ikasleekin elkarlanean egindako Zarena Gara laburmetraia izan da lau sarituetako bat. Eskizofrenia diagnostikatuta duen 30 urteko gazte baten egun bat erakusten du lanak.

Getxoko Argia Fundazioak 30 urte baino gehiago daramatza gaixotasun mentala duten herritarrei laguntzen, bai gaixoen bizi kalitatea hobetu asmoz, eta baita kolektibo honekiko gizartearen ikuspegia landuz ere. Marko horren baitan kokatzen da Dokumentala laburmetrai lehiaketa; hain zuzen, Arrasateko Aita Menni Ospitaleak, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio graduko ikasleekin elkarlanean, irabazi berri duen lehiaketa.

Elkarte sozial batek aurkeztutako laburmetraien artean jaso du saria Zarena Gara lanak. 2018an egindako ikus-entzunezkoa da, eta eskizofrenia diagnostikatuta duen 30 urteko gazte baten egun bat erakusten du, bere lan ordu, kirol saio eta lagun arteko uneekin. Ikus-entzunezkoak gaixotasun mentala duten herritarrak gizartean berdintasunez parte hartu ezin dutela uste dutenen aurreiritziak haustea du helburu.

115 lan

Dokumentala lehiaketaren bigarren edizio honetara erkidego eta nazio ezberdinetako 115 lan aurkeztu dira, eta lau saridunetako bat izan da Aita Mennik aurkeztutako eta Saioa Murua, Jon Garate, Iratz Urkizu, Idoia Astigarraga eta Aitor Zuberogoitiak ondutako lana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak