Gaur goizaldean Bergarako IATko bulegoetan lapurreta bat izan da. Goizeko 8:00ak bueltan eman dute abisua langileek, eta Ertzaintza bertaratu da gertatutakoaren berri jasotzera; ikerketa abian da. Ohiko azterketa teknikoak bertan behera utzi dituzte goizeko lehen orduetan, eta gaurko zita hartuta zuten herritarrei datozen egunetarako hitzordua eman diete.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.