Bi garaipen eta berdinketa bat lortu du Burdinolak, Madrilen

Imanol Beloki Unamuno 2021ko aza. 29a, 18:41

Burdinolako eta Lostregos Lucus taldeko jokalariak elkarrekin.

Burdinola Hockey taldeak Madrilen izan du hitzordua asteburu honetan. Guztira, hiru partidu jokatu dituzte gazte mailako jokalariek bertan, eta bederatzi puntutatik, zazpi lortuta, sailkapenean laugarren postuan jarri dira.

Gazte mailako Burdinola Hockey taldeak Espainiako liga hasi berri du asteburuan. Madrilen izan dira hiru partidu jokatzen, eta emaitza onekin bueltatu dira bertatik. Agustin Oyanguren entrenatzaileak adierazi duenez, "hasiera ona" izan da.

Tres Cantos-en jokatutako lehen partidua Tsunamis taldearen kontra izan zen, eta lehen zatian lau gol lortuta, aurrea hartu zieten aurkariei. Bigarren zatian, Tsunamis taldeak bi gol sartu zizkion Burdinolari, eta azken minutuan lasaitasuna ematen zien gola sartuta, 2-5 izan zen emaitza.

Burdinolakoak Tsunamis taldeko jokalariekin batera.

Bigarren partidua Tres Cantosen taldearen aurkakoa izan zen. Burdinola aurretik jarri zen markagailuan lehen minutuan eta partidua kontrolpean izan arren, lehen zatiko azken sei minututan hiru gol jaso zituen Burdinolak.  Hala ere, bigarren zatian eta partidua amaitzeko bi minuturen falta, berdinketa  lortu zuen. Hala, 3-3 amaitu zen partidua.

Burdinolakoak Tres Cantos taldeko jokalariekin.

Asteburuko azken partidua  Lostregos Lucus taldearen aurka jokatu zuten, eta 7-1 irabazi zuten. Lehen zatia 3-1 bukatu zen, eta bigarrenean, berriz, tarte handiago atera zien aurkariei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak