Euria erruz egin du asteburuan, eta ondorioz, Deba ibaia eta beste hainbat erreka asko hazi dira. Atzo, domeka, esaterako, Euskalmetek emandako datuen arabera Arrasaten 50,4 litro metro koadroko jaso zituzten; Elorregin (Bergara) 44, 5 litro; Oñatin 38,7 litro; eta Urkulun (Aretxabaleta) 40,1 litro.
Hala, Euskal Meteorologia Agentziak San Prudentzion duen estazioa, esaterako, maila horira iritsi zen atzo, domeka, 20:15 inguruan.
Asteleheneko egoera
Gauerditik hona jasotako datuak, ostera, honako hauek dira: Arrasaten 20,3 litro metro koadroko; Elorregin 17,4 litro; Oñatin 16,9 litro; eta Urkulun 25,9 litro.