Isabel Salud aukeratu dute berriz ere Ezker Anitza-IUren koordinatzaile orokor izateko

Txomin Madina Milikua 2021ko aza. 28a, 21:23

Bergaran bizi den Saludek alderdikideen %87aren babesa lortu du. Koordinatzaile orokor moduan hirugarren aldia izango du.

Ezker Anitza-IUk X. Asanblada egin zuen atzo Bilbon Indarrak batuz: Horizonte vida digna lelopena, eta bertan Isabel Salud aukeratu zuten berriz ere alderdiko koordinatzaile orokor izateko. Batzarrean batutakoen %87aren babesa jaso zuen Saludek, eta hirugarren aldiz hartuko du kargua.

"Hainbeste urte eta gero ehuneko hain handiarekin aukeratu izana atsegina da", adierazi du Saludek, eta gaineratu: "Jendearen babes handia da hori, jarraitzeko eskatu badidate gustura daudelako da, eta ni ere gustura nago". 2012az geroztik da alderdiko koordinatzaile orokorra.

Erronken inguruan galdetuta, bi azpimarratzen ditu. Batetik, oinarriko edo tokiko antolaketa indartzea: "Edozein aldaketa politiko lortu nahi badugu ezinbestekoa da herrietan eta hirietan lan egitea, jendearengandik gertuen daudenak direlako", dio Isabel Saludek. Bestetik, Elkarrekin Podemosekin duten aliantza erakundeetatik haratago ere eroan gura dute: "Helburu bakarrarekin, EAJ boteretik kentzea. Uste dugu erakundeen berritzea beharrezkoa dela osasun demokratikorako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak