Ganbara Abesbatzako kideak, "pozik" Avilesen lortutako hirugarren postuarekin

Eneko Azurmendi Barrena 2021ko aza. 28a, 17:56

Asturiaseko Aviles hiribilduko abesbatza lehiaketan parte hartu du Ganbara Abesbatzak eta hirugarren postuan sailkatu da Oñatiko taldea. "Oso maila altua" zegoela jakitun zen Aitor Biain zuzendaria, beraz, "oso pozik" geratu da lortutako postuarekin.

Lehiaketak hainbat betebehar ezarri dizkie parte hartu duten abesbatzei: "elizako pieza bat, pieza asturiarra eta bi pieza libre. Horiek izan dira aintzat hartu behar izan ditugun baldintzak. Modu horretan, ibilbide historiko moduko bat egin dugu gure errepertorioarekin. Hau da, barrokoa, erromantikoa, folkloriko-asturiarra eta inpresionista izan dira aukeratu ditugun lau estiloak", azaldu du zuzendariak.

Sari banaketa ekitaldia.

Gaineratu du egindako lanarekin eta abesbatzak egin duen interpretazioarekin "oso pozik" geratu dela. "Gure aurretik sailkatu diren biek guk baino hobeto egingo zuten eta merezita lortuko zituzten postu horiek. Nik dakidana da guk oso lan ona egin dugula".

Leioako Kantika abesbatzak irabazi du lehiaketa eta Leongo Angel Barja abesbatza sailkatu da bigarren. Era berean, publikoaren saria eta obra asturiar onenaren saria ere Angel barja abesbatzak irabazi ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak