Eskoriatzak 3-0 menderatu du Jarrilleros

Eneko Azurmendi Barrena 2021ko aza. 28a, 13:49

"Espero baino partidu zailagoa" izan arren, garaipena etxean geratu zen atzo Eskoriatza KE eta Jarrilleros Peñota Dental taldeen arteko partiduan, areto-futboleko Hirugarren Mailan. "Azken partiduetan falta izan zaigun intentsitatea erakutsi dugu eta horrek eman digu garaipena", adierazi du Aratz Kortazar taldeko kapitainak.

Lehenengo zati lehiatua izan zen, baina aukera garbienak eskoriatzarrenak izan ziren. Horren ondorioz, Jokin Rayoren golari esker, etxeko taldea aurretik irtsi zen atsedenaldira (1-0). Bigarren zatian kanpoko taldea gogor atera zen, berdinketaren bila. "Bi aukera on eduki zituzten, baina gure atezainak geldiketa onak egin zituen", dio Kortazarrek.

"Intentsitate handiz" jokatuta, Jarrillerosen oldarraldiari eutsi zioten eskoriatzarrek eta azkenerako, beste bi gol egitea lortu zuten (Ander eta Gazta). "Orduan, atezain-jokalaria atera zuten, baina ez ziguten min handirik egin", gaineratu du kapitainak.

Modu horretan, "beheraldia" gainditu du Eskoriatzak eta sailkapeneko goiko postuei begira jarraitzen du.

Mondratek, galdu

Goiko postuei begira egon gura du Mondratek ere, baina atzoko emaitzak ez dio lagunduko horretan. Izan ere, Batzarre Futbol-5 taldearen aurka 4-1 galdu zuten arrasatearrek. 2-1ekoarekin, "gakoa" izan zen jokaldi batean 3-1ekoa sartu zuten gasteiztarrek eta hor bukatu zen partidua, Igor Murgoitio Mondrateko jokalariaren esanetan. "Oso beteranoak ziren eta partidua ondo prestatuta eraman zuten. Partidu motela izan zen, ezin izan genuen gure erritmoa ezarri, nahiz eta haien atezainak geldiketa asko egin zizkigun".

Aretxabaletak, gero jokatuko du

Kategoria bat beherago, Euskal Ligan, sailkapeneko lehen postua eskuratzen saiatuko da UDA Aretxabaleta. Horretarako, Hegalariak Suelbat taldearen aurka irabazi beharko du Sondikan, 18:00etan hasiko den partiduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak