Ibaien egungo egoera eta datozen orduotarako aurreikusten diren prezipitazio iraunkorrak direla eta Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Larrialdietarako Plan Bereziaren alerta-fasea aktibatu du uholde-arriskuagatik. Deba ibaiari begiratuta igartzen da azken egunotan euria gogoz egin duela: hazita doa, eta zenbait puntutan, indar handiarekin. Oraingoz baina, eta datozen orduetako euri-jasek egoera okertu dezaketen arren, bere bidetik doa. SOS Deiak-etik gomendatu dute autoak ur-putzuak sortu daitezkeen toki eta garajeetatik kentzea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.