Bergarak eta Leintz Arizmendik derbia dute zapatuan

Xabier Urtzelai 2021eko azaroaren 26a

Emakumezkoen ohorezko erregional mailan, sailkapenean ondoan dauden Bergarak (13 puntu) eta Leintz Arizmendik (16) elkarren kontra neurtuko dituzte indarrak bihar (15:30, Ipintza). Gizonezkoetan, Bergarak eta Aretxabaletak jokatuko dute etxean. Euskalduna hartuko dute mahoneroek (zapatua, 15:30), eta Eibarren kontra jokatuko du sailkapenean lider dauden aretxabaletarrek (Ibarra, domeka, 16:30).

Ohorezko erregional mailako derbia izango da zapatuan Ipintzan, Bergarak eta leintz Arizmendik indarrak neurtuko dituzte-eta. Hiru puntuko aldea baino ez dago bi taldeen artean, ondoan daude sailkapenean, erdi inguruan. Ordu berean, eta ondoko pfutbol zelaian (Agorrosinen, 15:30). Bergararako mutilek sailkapenean azken postuan dagoen Euskalduna hartuko dute.

Nabarmentzekoa da Aretxabaleta multzoko lider dela, jokatutako hamaika partiduetatik 7 irabazi eta 3 berdindu eta gero (24 puntu). Bada, kontrario gogorra izango dute domekan (16:30) aurrean, laugarren dagoen Eibar (21 puntu).

Eta, etxetik kanpora jokatuko dute Aloña Mendik eta Mondrak. Arrasatekoek Urolaren zelaian jokatuko dute, Argixaon (zapatua, 16:00), eta Touringen zelaira egingo dute bidaia oñatiarrek zapatuan (16:30). 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak