Izen-ematea zabalik dago Gabonetako Ointxeren campusean

Xabier Urtzelai 2021ko aza. 26a, 12:49

Ointxe! saskibaloi klubak Gabonetako campusa antolatu du 2006etik 2013ra bitartean jaiotakoendako. Bi txanda egingo dituzte eta eskolak Musakolan eta Ibarran izango dira. Lehenengo txanda abenduaren 27tik 31ra arte egingo dute, eta bigarrena urtarrilaren urtarrilaren 3tik 5era. 

Ibarra kiroldegian egingo dute Campusa 2006 eta 2009 urte bitartean jaiotakoek, eta Musakolan izango dira 2010etik 2013ra bitartean jaiotakoak. Lehenengoek tiro programa, taktika indibiduala eta lehiaketak egingo dituzte, eta gazteenek bakarkako teknika eta joku dinamikoetan sakontuko dute. Hala, lehenengo txandan izena emateko 60 euro ordaindu beharko dituzte, bigarren txandan 50 euro, eta bi txandetan izena emateko aukera egongo da 100 euroren truke (kirolzuzendaria@ointxe.eus).  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak