Ertzaintzak emandako datuak dira. Guztira, Deba-Urola barrutian, 180 dira, gaur egun, espedientea zabalik duten genero indarkeriaren biktima diren emakumeak. Kopuruak gora egin du duela urtebetetik hona, iazko azaroan 144 ziren-eta indarkeria matxistaren biktimak –Ertzaintzaren datuak oinarri hartuta–.