DJ Menezek izan du goiza girotzeko ardura, eta salda eta txorizo pintxoak ere banatu dituzte, euro batean eta bian, hurrenez hurren. Horrekin batera, materiala –motxilak, txapak, maskarak, kamisetak...– egon dira salgai. Jan-edanarekin zein materialarekin ateratako dirua gizonezkoen minbiziekin lotuta ekimenak dituen helburuetarako izango dela ere azpimarratu dute antolatzaileek.