Bizitza plataformak antolatutako manifestaziora joateko autobusa egongo da Elorregitik

Mirari Altube Arrese 2021ko aza. 19a, 16:16

Bizitza plataformako kideek egindako elkarretaratzea. (Argazkia: Bizitza plataforma)

Osasuna! Askatasuna! leloarekin Bizitza Plataformak manifestazioa deitu du azaroaren 27rako. Bilbon izango da eta hara joateko autobusa egongo da Elorregitik.

"Osasuna eta askatasuna aldarrikatzeaz gain, gizateriaren kontra azken hilabeteetan egiten ari diren krimenak salatzea izango du helburu mobilizazioak", adierazi dute antolatzaileek. 16:30ean abiatuko da manifestazioa EITBren egoitzaren aurretik, baina aurretik, 12:00etan hasita, hainbat ekintza izango dira.

Hara joateko autobusak antolatu dituzte hainbat herritatik. Hala, Beasaindik datorrena Elorregitik pasatuko da interesa duten debagoiendarrak hartzeko eta handik Eibarrera egingo du. Autobus batzuk goizetik abiatuko direla iragarri dute eta beste batzuk bazkalostean. Horren gaineko argibideak gura izanez gero edo izena eman honako telefono zenbakira deitu behar da: 617 17 15 20. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak