Greba mugagabea hasiko dute hainbat anestesistek azaroaren 29an

Jon Irizar Aranguren 2021ko aza. 19a, 16:31

Debagoieneko Ospitalearen sarreraren artxiboko irudia.

ESK sindikatuak deituta, greba mugagabeari hasiera emango diote azaroaren 29an Debagoieneko ESIko hainbat anestesistek. "Langileen defizit iraunkorra eta egungo zuzendaritzaren kudeaketa zabarra" dira, sindikatuaren hitzetan, lanuzteak deitzeko arrazoi nagusiak. "Lan-baldintzak duintzea" helburu, bost eskaera jarri dituzte mahai gainean.

Debagoieneko ESIko Anestesia Zerbitzuko hainbat langilek azaroaren 29tik aurrera greba mugagabe baterako deialdia egitea erabaki dute. ESK sindikatuak bidalitako prentsa oharraren arabera, "lan-baldintzen etengabeko zapaltze jasanezina" eta "horiei konponbidea emateko gai ez den zuzendaritza baten entzun nahi eza" dira lanuztea deitzeko arrazoi nagusiak.

Bost eskaera

Anestesia Zerbitzuko langileen lan-baldintzak "duintzeaz" gain, "sareko edozein ospitaletan lan egiten duten gainerako lankideenak ere duintzea" da aldarrikapenaren helburua. Horretarako, bost baldintza edo eskaera izango dira lanuztearen oinarri:

  • Pertsonala egokitzea, kontratu duinak dituzten espezialista gehiago kontratuz.
  • Hitzarmen arautzaileak jasotzen dituen zaintzak egitea, banaketa modu bidezkoan eta kontziliazioa aintzat hartuta eginez.
  • Lanaldi murriztua duten langileen zaintzen murrizketa proportzionala.
  • Aurreikusi ezin diren kontingentziengatik zaintza gehiago egin behar badituzte, benetako lan ordu gisa zenbatzea.
  • Akordio arautzaileari jaramon egin eta lan zein zaintza egutegiak bi hilabete lehenago jakinaraztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak