Bailarako Movemberreko kideak, Elorregira

Julen Iriondo M. de Zuazo 2021eko azaroaren 18a

Mokadutxoa eta musika izango dituzte Antzuolako, Bergarako, Oñatiko eta Arrasateko lagunek.

Movember ekimenarekin bat egin dutenak Elorregira deituta daude zapatuan. 11:30ean da hitzordua, eta DJ Menezek izango du topaketa girotzeko ardura; salda eta txorizo pintxoak banatuko dituzte, euro batean eta bian, hurrenez hurren. Horrekin batera, materiala –motxilak, txapak, maskarak, kamisetak,...– egongo da salgai. Jan-edanarekin zein materialarekin ateratako dirua gizonezkoen minbiziekin lotuta ekimenak dituen helburuetarako izango da. Antolatzaileek eskatu dute Elorregira oinez, bizikletaz... joateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak