"Zaharrena izan nintzen neu, 70 eta 74 urte artekoen taldean bakarra, eta amaitu egin nuenez proba, neu geratu nintzen lehenengo", azaldu du Elexpuruk berak. 15 kilometro egin behar izan zituen lasterka eta 39 kilometro bizikleta gainean, horretarako ia hiru ordu eginez (02:58:19).
Mikel Mujika eta Miren Josune Bikuña, Elite Mailan
Elite Mailan beste bi debagoiendarrek jardun zuten. Mikel Mujika bergararrak zortzigarren postua eskuratu zuen 03:20:19 denbora eginda.
Eta Miren Josune Bikuña oñatiarrak hamalaugarren postuan bukatu zuen 04:05:13 denborarekin. Bi horiek 25 kilometro egin zituzten lasterka eta 65 kilometro bizikleta gainean.