Elkartasunak gainezka egin du

Miren Arregi Amasorrain 2021ko aza. 13a, 18:02

Zaporeak GKEak antolatuta, Greziako kanpalekuetan negua igaroko duten errefuxiatuendako oinetako bilketa egin dute Euskal Herriko hainbat lekutan. Debagoienean ere hainbat herritan batu dituzte, baita "esperotakoa baino askoz gehiago" batu ere.

Negua dator eta errefuxiatu-guneetan hotza inoiz baino nabariagoa da. Hori dela-eta egin du Zaporeak elkarteak oinetako bilketa Euskal Herriko hainbat herritan. Gurera etorrita, Oñatin, Arrasaten, Aretxabaletan, Aramaion eta Eskoriatzan egin dute. Bergara ere batu da ekimenera, hango Ndank Ndank elkarteak ere egin baitu ekarpena. 

Tamaina guztietako oinetakoak batu dituzte, eta gaur batutakoei gehitu behar zaizkie aurrez ikastetxeetan jaso dituztenak. Jasotako horiek Atenasera, Lesbosera eta Siriako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaliko dituzte. Azken helmuga horretara bidaltzeko lanak Siriako Lagunen Elkarteak hartuko ditu bere gain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak