PESA garraio konpainiak atzo bere webgunean argitaratutako albistearen arabera, bihar, egubakoitza, lau orduko lanuztea egingo dute enpresako autobus gidariek; zehazki, goizeko 06:00tik 08:00ra eta 18:00tik 20:00ra egingo dira lanuzteak. Azaroaren 12an eskainiko dituzten gutxieneko zerbitzuak zeintzuk diren argitzera mugatzen dira atarian, eta ez dute grebaren inguruko arrazoirik edo argibiderik eman.
Debagoieneko ohiko zerbitzuetan eragin zuzena izango dute lanuzteek; bai bailara barruko herrien arteko zerbitzuetan, baita erkidegoko hiriburuetarako zein Loiuko aireporturako zerbitzuetan ere. Dokumentu honetan kontsultatu ahal dira gutxieneko zerbitzuen ordutegiak.