Euskadiko Karate Federazioak, Bergarako Udalak eta Shotokan Karate klubak antolatuta zapatuan egingo dute Euskadiko Karate Txapelketa, Bergaran. Bertan Debagoieneko zenbait klubeko karatekek hartuko dute esku, eta tartean egongo dira hitzordua antolatzen duen Shotokaneko 7 karateka ere –sei emakumezko kumite modalitatean, eta mutil bat kata modalitatean–.
Ez da izango azaroko hitzordu bakarra, azaroaren 26tik 28ra Bergaran KUDOko Winter Camp egingo dutelako, eta bertan estatuko zortzi ordezkarik hartuko dute parte (Katalunia, Andaluzia, Valentzia, Cañarías, Madril, Nafarroa, Kantabria, eta EAEkoak). KUDO egonaldi horren helburua da datorren urtean Japonian ospatuko duten Munduko Kopa prestatzea, maiatzaren 25etik 28ra izango da hitzordua, eta hara, proba honetan parte hartzeko hautatuak izan diren klubeko bi kirolari joango dira selekzioarekin.