Olandixoko tunela itxiko dute bihar gauean mantentze lanak egiteko

Jon Irizar Aranguren 2021eko azaroaren 10a

Gipuzkoako Foru Aldundiak ohiko mantentze lanak egingo ditu GI-2620 errepideko instalazioetan. Olandixoko "tunel barruan daude instalazio horietako batzuk, eta mantentze lanak egin ahal izateko beharrezkoa da zirkulazioa erabat moztea". Azaroaren 11ko 23:00tik azaroaren 12ko 05:00ra egongo da itxita Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneak lotzen dituen tunela.

Bihar gauetik etzi goizaldera ezin izango da Olandixoko tunela gurutzatuz Mugarrietako biribilgunetik Markuleteko biribilgunerako bidea egin. Gipuzkoako Foru Aldundiak prentsa ohar bidez adierazi duenez, ohiko mantentze lanak egingo dituzte azaroaren 11ko 23:00tik azaroaren 12ko 05:00ra; hau da, ostegun gauetik ostiral goizaldera.

Aldundiaren hitzetan, tunel barruan daude ohiko mantentze lana behar duten instalazio batzuk, eta "lanak egin ahal izateko beharrezkoa du zirkulazioa erabat moztea". Besteak beste, tunelaren aireztatze instalazioa aztertuko dute.

Ordezko bidea

Goizeko 05:00an "obrak adierazteko behin-behineko seinaleak kendu" eta zirkulaziorako errepide osoa ireki bitartean, ordezko bide gisa "GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak