Kamioi bat irauli da Elorregiko biribilgunean

Itziar Larrañaga Sarasola 2021eko azaroaren 8a

14:10ean irauli da hormigoi-makina daraman kamioia Elorregiko biribilgunean, GI-627 errepidean, Bergararako noranzkoan. Errei bat itxi behar izan dute kamioia jaso eta errepidea garbitu bitartean. Ondorioz, auto pilaketa luzeak sortu dira. Trafiko sailak jakitera eman duenez, bi kilometrotik gorako tartea hartu du auto-ilarak, Oñatitik Elorregira noranzkoan, GI-2630 errepidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak