Pandemiak eragindako geldialdiaren ostean, zortzigarrenez egin dute Eskola eta balioak jardunaldia. Kristau Eskolako zuzendariorde Agustin Eizagirrek adierazi du zein inportantea den hausnarketarako guneak edukitzea, eta hezkuntza-sistema egun bizitzen ari den une erabakigarria aipatu du. "Arantzazun egiten ari garena, pentsamoldeak partekatu ahal izateko ikuspegi eraikitzaile batetik begiratuta, elkargune berriak, lotura berriak, konpromiso berriak lortzeko bidean, aurrera egin eta hezkuntza-itun globalari buruzko akordioa ahalbidea da".
Kristautasunaren teologia eta Justizia saileko kide José Laguna Matutek bi saio egin ditu. Zer eskola eraiki behar dugu, eta zer mundutarako? delako hausnarketa abiapuntu hartuta, hezkuntzak gaur egun bizi duen ingurunea aztertu du, barneko nahiz kanpoko hamaika eskaerak estututa.
Askotariko gaiak
Hainbat gai landu dituzte 2013tik. Oinarrizko balioak gizartean eta kristautasunaren dimentsioan (2013), Altruismoa eta soiltasuna krisi sozialaren aurrean (2014), Laikotasuna eta gizarte sekularra (2015), Hezitzailearen balioa gaurko eskolan (2016), Gure hezkuntza-komunitatea: + balioetan (2017), Gaur egungo heziketa, baina zein gazte? (2018) eta Erresilientzia erakunde osasuntsuetan (2019).