Lan duinari buruz hausnartzeko erakusketa zabaldu dute Ezker Kultur Gunean

Hasier Larrea 2021ko aza. 2a, 20:43

Debagoieneko Ezker Anitzaren egoitzan, Arrasateko Aldai kalean, dago ikusgai gaurtik azaroaren 14ra arte argazki-galeria. CCOO-tik sortutako Paz y Solidaridad fundazioak antolatu du El Salvadorreko langileak protagonista dituen erakusketa.

Gipuzkoako hainbat herritan erakutsiko dituzte Zer da zuretzat lan duina? proiektuko argazkiak, egitasmoa Debagoieneko Ezker Kultur Gunean inauguratu ostean. Paz y Solidaridad fundazioak globalizazioarekin lotutako gaiak jorratzen ditu: "Autonomo faltsuak eta lan munduan inposatutako logika liberala gabiltza lantzen orain", adierazi du Mikel Arevalok, fundazioko kideak. 

Azaroaren 14ra arte, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara egongo da egoitza irekita, eta larunbatetan 12:00etatik 14:00etara. 

Mikel Arevalo, argazkien gaineko azalpenak ematen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak