Ertzaintzak Goienari jakinarazi dionez, 12:00ak inguruan gertatu da ezbeharra. Arrasatetik Durangorako norantzan zioan kamioi batek istripua izan du 636 errepidean, Kanpanzarreko gainera heldu aurtxoan. Segurtasun Sailaren arabera, ez da kalte fisikorik egon, baina kolpearen ondorioz errepidera likidoa isurtzen hasi da ibilgailua. Une honetan, errei bat itxita dago.
Antza, kamioiak gasolinaren depositoa zulatu du ezbeharraren erruz, eta errepidera isurtzen ari den likidoa garbitzeko lanetan hasiak dira suhiltzaileak. Lan horiek amaitu bitartean, baina, errei bakarra egongo da erabilgarri.
Segurtasun Sailetik arretaz gidatzeko eskatu diete bertatik igaro behar duten gidariei.