Azaroko bigarren asteazkenerako formakuntza ekimena antolatu du ISEA garapen teknologiko, berrikuntza eta ekintzailetza zentroak. Talentuaren Kudeaketa eta Belaunaldi Arteko Oinordekotza: marko teorikoa, erreferentzia modeloak eta kasu praktikoak saioan, testuinguru teoriko eta ebidentzietatik abiatu, kudeaketarako modeloak aztertu, eta kasu praktikoen bidez esperientziak partekatzea izango da xedea. Goizeko 10:30ean abiatuko da jardunaldia, Garaia Parke Teknologikoko LKS eraikinean.
Hiru oinarri, beste hainbeste hizlari
Maria Ruiz ISEAko I+Gko koordinatzaileak gaiaren inguruko testuingurua azaldu ostean, aipatutako ebidentziak, modeloak eta kasu praktikoak landuko dira goizean zehar. Ondorioz, eta bakoitza 40 minutuko tartearekin, hiru izango dira hitza hartuko duten adituak:
- Fernando Díez (Ikerkuntzaren Kudeaketarako eta Promoziorako Agentziaren Zuzendaria -DEIKER-OTRI- eta Deustuko Unibertsitateko Publikazio eta Deusto Fundazioaren Zuzendari Laguntzailea)
- Nieves Alcain (Alecop S.Coop.eko Berrikuntza Zuzendaria)
- Jose Miguel Román (Fagor Ederlan Group-eko Pertsonen Garapenaren Arduraduna)
Izena ematea, beharrezkoa
Irekita dago izen-ematea, eta ezinbestean egin beharreko urratsa da jardunaldietan parte hartu nahi izanez gero. Aski da, horretarako, parte hartzeko interesa adieraziz mezu bat bidaltzea mruiz@isea.eus posta helbidera.