Instalazio berriak ireki ditu Daunert Maquinas-Herramientasek Garaia Parke Teknologikoan

Jon Irizar Aranguren 2021ko urr. 27a, 16:52
Instalazio berrien aurkezpenan izan ziren Daunert Maquinas-Herramientaseko arduradunak

Pasa den ostiralean ipar zonako ordezkaritzarako bulego berriak inauguratu zituen Garaia Parke Teknologikoan Daunert Maquinas-Herramientasek. Makina-erramintaren banaketan eta prestaketan espezializatutako enpresa kataluniarrak Espainian, Portugalen, Suitzan eta Mexikon du presentzia.

Garaia Parke Teknologikoan dituen bulegoak maiatzean ireki zituzten arren, pasa den astean inauguratu zituen Daunert Maquinas-Herramientasek instalazioak. Ostiraleko aurkezpen ekitaldira hainbat arduradun hurbildu ziren Cornellá de Lllobregateko egoitza nagusitik; besteak beste, enpresaren jabe den Fritz Daunert, gerente den Antonio Jover eta merkataritza zuzendari den Ignacio Garcia del Palau.

Iñaki Duandikoetxeak, Igor Zabalak eta Angel Bravok ere ez zuten Garaiako zitara hutsik egin; hiru hauek dira enpresa kataluniarraren ipar zonako ordezkariak, eta hauei aterpe ematea da, hain zuzen, Arrasateko eraikineko bulegoen funtzioa. "Bezeroengandik hurbilago egotea eta laguntza egokiagoa zein profesionalagoa ematea da helburua", adierazi zuten arduradunek. 

Garaia Parke Teknologikoaren instalazio guztiak ezagutzeko aukera ere izan zuten aurkezpenaren ondotik, ekintzailetzarako gune eta zerbitzuak bisitatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak