'Nola eragiten diete kontsumitzaileen eskubideek enpresei?' online formakuntza azaroaren 16an

Jon Irizar Aranguren 2021ko urr. 27a, 13:02

KontsumoBIDE-Kontsumoko Euskal Institutuak, Debagoieneko Mankomunitatearekin elkarlanean, online prestakuntza bat eskainiko du azaroaren 16an. Nola eragiten diete kontsumitzaileen eskubideek enpresei? izenburupean, enpresei kontsumitzaileak artatzean gogoan izan beharreko betebehar legalez zein gatazkak konpontzeko moldeez formatzea da helburua. Doakoa izango da saioa, eta irekita dago izen-ematea.

Enpresek kontsumitzaileak artatzerakoan gogoan izan beharreko kontratu, prezio, merkealdi, itzulketa edota bermeak, zein kontsumitzaileekin izan ditzaketen gatazkak konpontzea gaitzat hartuta, online prestakuntza bat eskainiko da azaroaren 16an. KontsumoBIDE-Kontsumoko Euskal Institutua antolatzen ari den formakuntza zikloen baitan kokatzen da, eta kasu honetan, Debagoieneko Mankomunitatearekin elkarlanean antolatu du saioa.

Arratsaldeko 14:30etik aurrera, ordu eta erdi inguru iraungo duen saioa izango da, eta tailerrak kasu praktikoak aztertzea izango du oinarri; egoera zehatzetatik abiatu, eta araudiaren araberako erantzun egokiak bilatzea izango da formakuntzaren bide orria. Euskaraz soilik eskainiko da, eta doakoa izango da.

Izen-ematea irekita

Plaza mugatuak ditu prestakuntzak, eta ezinbestekoa da izena ematea. Horretarako, aski izango da ondoko galdetegia betetzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak