Legebiltzarrera eramango dituzte aldarrikapenak bailarako pentsiodunek

Jone Olabarria 2021eko urriaren 27a

Euskal Herriko herri eta hiriburuetatik Eusko Legebiltzarrean egingo duten elkarretaratze eta manifestaziora joateko deialdiarekin egingo dute bat bihar Debagoieneko pentsiodunek. Aldarrikapenen artean, "euskal herritarrei pentsio publiko duinak, kalitatezkoak, enplegu eta zerbitzu publiko unibertsalak bermatzea" eskatuko dituzte.

Manifestazioa Gasteizko plaza berritik abiatuko da, 11:00etan, eta Eusko Legebiltzarreraino joango dira. Bertan, aldarrikapen agiria emango zaie parlamentu- taldeei. Bergaratik pentsiodunen autobusa 9:30ean irtengo da Ibargaraiko autobus geltokitik,  Elorregin 9:45ean eta Arrasaten 10:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak