Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakume musulmanak euskal gizartean integratzeko helburua duen IMME elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, emakumeen giza eskubideei buruzko tailer bat abiatuko du azaroaren 2an, martitzena, elkartearen egoitzan (Errebuelta kalea, 4). Bi orduko bost saio izango dira, 10:00etatik 12:30era.
Saio horietan lan eskubideak eta bestelakoak landuko dituzte, emakumezkoen giza eskubideen aitortza eta defentsa egiteko asmotan, eta informazioa emango dute egoera bakoizean jaso ditzaketen dirulaguntzen inguruan. "Esaterako, Eusko Jaurlaritzak doako zerbitzu bat eskaintzen du arreta psikologikoan eta jende askok ez daki", azaldu dute.
30 pertsonarentzako lekua egongo da eta, hasiera batean behintzat, ez da izenik eman beharko.