GOIENAk bildutako informazioaren arabera, 14:00ak pasatxoan gertatu da ezbeharra: auto batek su hartu du AP1 autobidean, Arrazua-Ubarrundia parean. Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez, errepidea itxita egon da denbora batez Gasteiztik Eibarrerako noranzkoan. Tarte horretan Gatzaga eta Arlabanetik bideratu dute trafikoa.
Une honetan, baina, errei bat ireki dute, eta auto pilaketak dauden arren, erabilgarri dago AP1 autobidea.
*Informazio berria jaso ahala eguneratuko da albistea