Auto baten eta txirrindulari baten arteko istripua izan da Bergara eta Arrasate arteko GI-627 errepidean

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko urr. 24a, 14:20

Autoak ilaran istripua gertatu den lekuan.

Txirrindularia anbulantzian eraman dute Debagoieneko ospitalera. Ezbeharra 12:45ean gertatu da.

Auto baten eta txirrindulari baten arteko istripua izan da Bergara eta Arrasate lotzen dituen GI-627 errepidean. Hain zuzen ere, 42. eta 43. kilometroen artean dagoen biribilgune parean. Tximela enpresaren ondoan, eta Antzuolara zein Zumarragara joateko bidegurutzean.

Herrizaingo Sailetik jakinarazi dute ezbeharra 12:45ean gertatu dela, eta anbulantzian eraman dutela txirrindularia Debagoieneko ospitalera. Ez dute argitu istripuaren larritasuna zein den.

Zauritutakoa artatu bitartean itxita egon da zirkulazioa erreil batean. Ordu honetan zabalik da, atzera ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak