Mahaian egongo dira Maider Morras (EH Bildu), Johanna Sanchez (PSE-EE) eta Eva Abuin (Elkarrekin Podemos). Maria Ubarretxena alkateak (EAJ) uko egin dio saioan parte hartzeari. Herritarrek aukera izango dute gaiak edo galderak proposatzeko urriaren 24a baino lehen, berriak@goiena.eus helbidera idatzita edo Whatsapp edo Telegram bidez: 688 67 00 07.