Mekanizazioaren inguruko doako ikastaroa eskainiko du Mondragon Unibertsitateak

Mirari Altube Arrese 2021eko urriaren 22a

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak mekanizazioaren inguruko doako ikastaro bat eskaini du:  Mekanizazio, konformazio eta muntaketa mekanikoko produkzioa. Urriaren 25ean hasiko dira eta bi lagunendako lekua dute. Ikastaroa, gainera, doakoa da Lanbide programaren diru-laguntza duelako.

Nahiz eta lehentasuna langabezian edo ERTE egoeran dagoen jendeak izan, plazen %30 lanean dagoen pertsonez bete daitezkeela jakinarazi dute.

600 orduko ikastaroa da eta astelehenetik egubakoitzera bitartean emango dituzte eskolak, goizez: 09:00-14:00.

Ikastaro honen helburu nagusia da fabrikazio mekanikoko ikasleak gai izatea mekanizazio, konformazio eta muntaketa-prozesuak ezagutzeko.

Argibide gehiagorako eta izena emateko bidea hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak