Lan baldintza eta zaintza eredu duina eskatzeko elkarretaratzea egingo da bihar, Iturbide egoitzan

Imanol Beloki Unamuno 2021ko urr. 21a, 18:17

Iaz, Iturbiden egindako prentsaurreko bat.

Gipuzkoako erresidentzietako ELAko langileek, LABek eta Gipzukoako Senideak-ek deituta beste bi greba egun egingo dituzte urriaren 28an eta azaroaren 12an. Horren atariko, elkarretaratzeak egingo dituzte bihar, urriak 22, hogei erresidentzia baino gehiagotan. Horien artean da, Arrasateko Iturbide egoitza, eta beraien lan zentroko atarian elkarretaratzea egingo dute, 11:30ean.

252 greba egunen ondoren, Gipuzkoako erresidentzietako langileek borrokan jarraitzen dute, eta bihar, egubakoitza, berriro aterako dira lan zentroen atarietara lan baldintza eta zaintza eredu duina eskatzeko. Izan ere, "Gipuzkoako Aldundiak egungo ereduaren defentsa sutsua egiten segitzen du, azken asteotan erresidentzietako errealitate gordina berriro azaleratu bada ere: Markel Olano Ahaldun Nagusiak bi egoiliarreko langile bat dagoela esan arren, langile bat hamahirurentzako daudela ikusi da, egoiliarrak 14 orduz izaten dira ohean eta jan gabe, erizaintza zerbitzurik ez dago bermatua...", adierazi dute ELA sindikatutik.

Horren aurrean, eta Aldundiak dagokion ardura hartu ezean, ELAko erresidentzietako langileak mobilizatzen jarraituko dutela adierazi dute prentsa ohar bidez: kontzentrazioak egingo dira erresidentzietan urriaren 22an, eta greba egunak izango dira urriaren 28a eta azaroaren 12.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak