Alergia-erreakzioak eman dira gaurko bazkarian Elgetako Herriko Eskolan

Jon Irizar Aranguren 2021ko urr. 21a, 17:34

Ausolan enpresak hornitzen du Elgetako Herri Eskolako jantokia, eta ustez, hegaluzea tomatearekin jakiak sortu ditu alergia-erreakzioak. Sukaldaritza zerbitzu enpresak egoeraren berri eman dio Osasun Sailari, eta ikerketa abian da.

GOIENAk bildu ahal izan duen informazioaren arabera, gaur eguerdian Ausolan sukaldaritza zerbitzuak eskaintzen dituen hezkuntza zentroetako jantokietan alergia-erreakzioak eman dira. Prentsa ohar bidez enpresa arrasatearrak erreakzio horiek baieztatu ditu, "gaurko menua kontsumitu ondoren alergia-erreakzioren bat" agertu dela adieraziz.

Ustez hegaluzea tomatearekin platera izan da alergia-erreakzio horien sortzailea, eta prebentzio-neurri gisa, "plater hori geldiarazi eta menutik kendu da zerbitzatutako jantoki guztietan".

Abian da ikerketa

Ausolanen esanetan, egoeraren berri eman zaio Osasun Sailari, eta "ikerketa epidemiologikoko prozesua martxan jarri da" intzidentzia eragin duten kausak argitu asmoz.

*Informazio berria jaso ahala eguneratuko da albistea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak