Autobusak antolatu dituzte bailaran, Sarek deitutako manifestazio orokorrera joateko

Uxue Igarza Loiola 2021ko urr. 19a, 19:06
Sarek Arrasaten egindako azken elkarretaratzeko irudia.

Ibilian-Ibilian, etxerako bidean kanpainari amaiera emango dio zapatuan Donostian egingo den manifestazioa orokorrak. "Salbuespen legediarekin guztiz amaitzeko ordua dela" eta "presoen etxerako bidea egiten hasiak direla" aldarrikatu nahi du Sarek.

Zapatuak, hilak 23, 17:00etan Antiguatik irtengo den manifestazio orokorrean parte hartzera dei egin du Sarek: "Une garrantzitsuan gaude, eta presoen etxeratze prozesuaren bigarern aro honi bultzada eman beharrean gaude. Kurtsoaren hasiera honetan, gaia erdigunean jartzeko beharra dago, eta jendartearen gehiengo batek lehenbailehen korapiloa askatzeko beharra duela ikusarazteko eguna izatea nahi dugu".

Debagoienetik Donostiara joateko, autobusak antolatu dira zenbait herritan. Arrasaten, aurrez Irati topalekuan eta Taupa tabernan eman behar da izena, eta zapatuan 15:00etan aterako da autobusa Okorotegiko geltokitik. Bergaran, Arranon eta Pol-Polen eman behar da izena, eta autobusa 15:45etan aterako da geltokitik. Oñatin, berriz, Arranon eman behar da izena eta 15:00etan Correos-etik irtengo da. Bukatzeko, jakinarazi dute Antzuolan ere autobusa antolatu dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak