Muruak garaipenarekin hasi du Munduko txapelketa; gaur da Balerdiren txanda

Xabier Urtzelai 2021ko urr. 19a, 11:33
Murua, ezkerretik bigarrena, Frantziaren kontrako atariko partiduan.

Ander Murua pilotari arrasatearra eta Manex Balerdi antzuolarra Munduko 23 urtez azpiko txapelketan daude, Iscarren (Valladolid). Atzo, astelehena, egin zuen debuta arrasatearrak eta Gaskue nafarrarekin bikotea osatuta erraz irabazi zieten frantziarrei (10-0, 10-1) . Gaur da Manex Balerdiren txanda (20:30). 

Debagoieneko bi pilotariak daude Espainiako selekzioko kideen artean, eta atzoko debutarekinu gustura geratu zen Ander Murua arrasatearra: "Egia esan erraz irabazi genien frantziarrei. Gaur, berriz, Manex Balerdik eta Matak jokatuko dute Argentinaren kontra (20:30) eta printzipioz irabazteko moduko partidua izan beharko litzateke hori ere. Berez, Mexiko eta Espainia gara selekzio indartsuenak eta helburua da ostiraleko finalera (18:30) ezusteko barik sailkatzea".

Pilotariek ez dakite datozen partiduetatik zenbat jokatuko dituzte. Oraingoz Muruak atarikoarekin konformatu behar du, eta Balerdik gaurkoa gozatuko du. Hortik aurrerakoak hautatzaileak erabakiko ditu, alegia, zeintzuk izango diren finalerdian eta zeintzuk finalean –sailkatzen badira–. "Oraingoz esperientziarekin gozatzen gabiltza. Iscarren bertan gaude, erresidentzia moduko batean gaude selekzio guztiak eta oso giro ona dago bertan". 

Hala, eurekin batera Argentina, Frantzia, Mexiko, Kuba eta Bolibiako selekzioak daude.

Murua eta Balerdi, argazkiaren erdialdean –goiko lerroan- txapelketaren aurkezpen ekitaldian. Argazkia: Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak