Barikuan, urriak 15, 32,6 kilometroko Escudero – San Ciprian proba jokatu zuten lasterkariek ; 1900 metroko desnibelarekin. Iazko irabazle Oihana Kortazar zen faboritoa eta ez du hutsik egin. Hasieratik bukaerara arte joan zen aurretik. Bere denbora 3:59:36. Lau ordu baino gutxiago egitea zuen helburu, eta baita lortu ere. Hamargarren egin du sailkapen orokorrean.
Biharamunean, urriak 16, bigarren etapa jokatu zuen: San Martin de Castañeda – San Martin de Castañeda. 42 kilometro eta 1850 metroko desnibelarekin. Kortazarrek ez du areriorik izan eta berriz nagusitu da helmugan. Bere devora 4:20:18; iazko denbora baino minutu bat gutxiago.
Gaur, domeka, jokatu da hirugarren eta azken proba. San Martin de Castañedan izan ditu irteera eta helmuga. 32,5 kilometroko ibilbidea 1200 metroko desnibelarekin. Berriz ere Oihana Kortazar izan da nagusi hasieratik amaierara. Bere denbora 3:31:28. Kasu honetan iaz baino hamar minutu gehiago.
Hiru probak irabazita bera nagusitu da sailkapen orokorrean. Lehen hiru sailkatuak hauek izan dira:
- Oihana Kortazar 11:51:22
- Inés Marques 12:36:05
- Mariana Machado 13:21:48