Mundukidek egiten duen lanari ikusgarritasuna emateko balio du, besteak beste, lasterketa horrek eta baita elkartasuna adierazteko ere, izan ere, batutako diru guztia bideratuko dute fundazioak dituen programetara. "Jendearen babesa oso garrantzitsua da guretzat, egiten dugun lanari zentzua ematen diolako. Jende gutxiren babesarekin gauza handiak egin daitezke. Mundukidek egiten duen lanaren onura 100.000 pertsonak jasotzen dute, beraz, proiektu garrantzitsuak dira", nabarmendu du Urizarrek.
Duela hogei urtetik, Afrikan eta Hego Amerikan zailtasunekin bizi diren herritarrei laguntzeko lan egiten du Mundukide Fundazioak, "aukerak emanez haien bizi baldintzak hobetzeko".
VI. lasterketa solidarioko emaitzak:
Emakumezkoak:
1-Mondragon Unibertsitatea.
2-Fagor Ederlan.
3-Ikerlan.
4-Oiarso.
5-Fagor Electronica.
Gizonezkoak:
1-Fagor Electronica.
2-Fagor Ederlan.
3-Fagor Ederlan.
4-Fagor Electronica.
5-Mundukide.
Kategoria mistoa:
1-Arizmendi-Almen.
2-Basauri ikastetxea.
3-Ikerlan.
4-Krean.
5-Fagor Electronica.